Apirila 23, 2006 | Egilea: joseba
Lehengo batean lankide batekin weborrialde hauetan jar daitezkeen irudiak direla eta. Berak batez ere hauek bezalako irudiak erabiltzen zituela zioen, gustatzen zaizkiolako nonbait. Ikusi bestela
Bada, Iñigo, fijatu al zara zenbat ikusten den azken aldi honetan hurrengoa bezalako estetika ume-gazte eta kontu didaktikoetan
Bada, eman bueltatxo bat Oxford University-tik edo Cambrigden egiten diren metodoetan.
Moda, estetika, Zer uste duzu?
Atalak: Sailkatugabeak |
Apirila 9, 2006 | Egilea: joseba
Itoitzen “Maria gora maria behera” kanta aitzakia hartuta, zera:
“Maria erretzean zorabiatu egiten naiz” esaten duenak erretzeko ohitura falta baino ez du adierazten. Izan ere, maria erre izan dutenek jakin badakite lehenengo txirrietan oso normala dela maria erretzean (erretzen denean, erretzen den bitartean) zorabiatzea. Denborarekin erre bitartean baino, ohikoagoa izaten da erre osteko kolokoia. Erretzen hasi eta aste batzuetara askotan “Maria erretakoan, zorabiatu egiten naiz” izango da, erre bitarteko kolokoia zaila izaten baita lortzen (mariaren arabera jakina).
Hortaz, Maria erreTZEAN eta Maria erreTAKOAN ez dira sinonimoak
Baina oraindik ere asmatu ez dena, neuk dakidala behintzat, zera da: txirria piztu aurretik, (txirria piztu baino pittitxo bat lehenago alegia) kolokatzen duena. Alegia maria erretzerakoan kolokatzen duena. Izan ere, TZERAKOAN, TZEAN eta TAKOAN ez dira sinonimoak (“baino lehentxoago”, “-(e)nean”, “eta gero”)
Eta hau guztia zer dela eta? Bada, Mundura.com atera naizen egun honetan, webblog hau nola editatu, nola sortu eta … ikasten ibili naizen honetan berriro ere egin dut topo espainolaren eragin madarikatuarekin. Erabiltzaileak sakatzean, beheko partean zera irakurri dut :

–>
Atalak: Sailkatugabeak |